2009/11/03

"Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" testuaren hausnarketa

Industria gizartetik gaur egungo ezagutzaren gizartera igarotzearen arrazoi nagusiak globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina eta ezagutzaren administrazioa dira.

Gaur egungo ezagutza gizarte honetarako, beharrezkoa da alfabetatze digitala, hau da, pertsonak gai izan behar dira informazioa ezagutza bihurtzeko. Informazioaren sailkapen eta aukeraketa egokia egiteko gai izan behar dira eta hau non aurkitu jakin behar dute. Informazio hori ezagutza nola bihurtu jakin behar dute eta hau aurkezteko eta kudeatzeko modua asmatu. Honetarako baliagarriak diren aplikazio ugari Web 2.0-n aurki daitezke.
Web 2.0, indibiduoa informazio kontsumitzaile soila izatetik, sortzaile izatera pasatzeko aukera ematen duen plataforma da. Parte hartzea, informazio elkartrukaketa edota berrerabilpena, eta jarrera aktiboa sustatzea da plataforma honen helburu nagusia, horretarako, Google Docs, posta, blog-ak, etab. bezalako aplikazioak eskaintzen ditu. Aplikazio hauen bi abantail nagusi, dohakoak eta erabiltzeko errazak direla dira. Gainera, software irekiak erabiltzea sustatzen du.

E-learning-ak edo Web 2.0-ren kontzeptua hezkuntzan aplikatzeak, abantailak ekarri ditu zalantzarik gabe. Hala nola, ezagutza berria sortzea eta ikaskuntza-komunitateak sortzea.
Horizon txostenaren bidez, urte bat, bi eta bost urteren epeetan emango diren aldaketen azterketa egiten da. 2008.urteko txostenean, jada hainbat lekutan erabiltzen diren oinarritik ekoitzitako bideoak eta lankidetza sareak aurreikusi ziren.

Hori guztia dela eta, gaur egun hezkuntzak daukan papera oso funtzeskoa da. Indibiduoa  prestatu behar du ezagutza gizartean moldatu ahal izateko. Horregatik, formakuntza hau hezkuntza sisteman barneratu beharko da eta baita helduentzako hezkuntzan ere, lan munduak dauzkan premiak asetzen ikasteko.