2009/12/01

"El SIDA también es cosa de niños"

Minuturo ume bat hiltzen da munduan HIESa edo honek sorturiko gaixotasunengatik. Azkeneko irkerketen arabera, 2,6 milioi ume daude HIESaz kontagiatuta eta egunero zenbaki hau gorantza doa.

Horregatik, Unicef-ek eta Bartzelona Futbol Taldeak "El SIDA también es cosa de niños" kanpaina kaleratu dute. Orain dela 5 urte, elkar kolaborazioaren bitartez gai honen kontra egiteko akordiora iritsi ziren eta aurten ere, bete egin dute. Iniziatiba honekin, gizartea kontzientziatu nahi da, HIESa eta GIBa umeek ere sufritzen duten gaitza dela ohartaraziz, batez ere Afrika Subsaharianoan.

Abenduaren 29an jarri zen martxan kanpaina hau eta gaur, abenduak 1, HIESaren Kontrako Mundu Egunarekin bat etorriz, hainbat ekitaldi eta aktibidade burutuko dira kanpaina honetako irudia bihurtu denaren inguruan, Dubu hartzatxoa.


Kanpaina honek dauzkan gauza interesgarri askoren artean, web orri bat  ere gehitzen zaio. Bertan, umeek, HIESak hartzaroan daukan eragina ikusi eta ikasi ahal izango dute, beti ere, modu dinamiko batean.

Iiniziatiba honek proposatzen duen konponbideetako batzuk, prebentzio politika eraginkorra, landagune eta gune txikietarainoko irispideak eta garapenerako bidean dauden lurraldeetako osasun sistemen kalitatearen errefortzua direla esan beharrekoa da. Hiru neurri hauekin, HIESaren eta GIBaren prebentzioa eta gaixotasunaren tratamendua posible izango zen gaur egungo gaixoen egoera asko hobetuz eta etorkizunean gaixotzea prebenituz.



Gaixotasunaren hedaduraz ohartzeko, aipatzekoa da, testu honen lehenengo esaldia egia izanez gero, artikulu hau idatzi dudan bitartean 30 ume hil direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario