2010/01/19

Barbara Harris, eztabaidaren sortzailea

Orain dela 20 urte, Amerikako Estatu Batuetan, Project Prevention edo CRACK izeneko proiektu bat sortu zuen Barbara Harrisek. Bera geihago ezagutzeko entrebista bat egin zioten.
Proiektu honen helburua, drogazaleek umearik ez izatea da. Basektomia edo tronpen ligaduraren truke, 200 euro ematen dituzte.
Haien publizitatean, «Sométete al control de natalidad y consigue dinero» bezalako esaldiak aurki daitezke, informazioa eskuratzeko eta proiektuan parte hartzeko telefono batekin batera.

Eskubide zibilen defendatzaileak, kontra agertu dira horrelako iniziatibaren aurrean. Hainbat hamarkadetan zehar AEBetan aplikatu den eugenesiarekin konparatzen dute ekintza hau.

Barbara Harris, haur bat dauka adoptatuta, guraso Crackzaleak zituena. Bere ustez, bere programak ez du inor ezertara behartzen. Bere asmoa, AEBetan urtero jaiotzen diren, guraso alkoholiko edo drogazale dauzkaten, 739.000 haurren sufrimendua sahiestea da.

Orain arte, 833 emakume eta 21 gizon drogazalek "saria" lortu dute. 369 pertsona esterilizatu dira eta gainerakoek epe luzerako natalitate kontrola aukeratu dute, hala nola, Depo-Provera xiringadak.

Ondorioz, bi ikuspegi nagusi bereiz daitezke kasu honetan. Alde batetik, umeen sufrimendua sahiesteko, jaiotzen eragozpena sustatzen dutenak daude. Bestalde, haurrak izateko aukera 200 euro baino gauza baliotsuagoa dela defendatzen dutenak.
Barne gogoeta egin eta ama edo aita izatearen esperientzia, umea abstinentzia sindromearekin (beste gauzetaz aparte) jaiotzearen aukerarekin alderatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario