2010/01/19

Dieta txarra edo sedentarismoa?

Gizentasun infantila, gaur egun gure gizarteko arazo larri bat da. Estatu Espainoleko, 3 eta 5 urte tarteko %7ak sufritzen du gaitz hau. Gainera, adin tarte horren %10.28ak gehiegizko pisua dauka. 6 eta 12 urte tarteko umeen artean, berriz, %13ak gehiegizko pisua dauka eta %10ak gizentasuna.

Gorputzaren masa indizea (GMI), matematika formula erraz batez kalkula daiteke. Formula hori, norberaren pisua (kg), zati altuera (cm), ber bi da. Emaitza, ondorengo taulan koka daiteke.

GMI
Egoera
<16
Ingresatzeko

16-17
Infrapisua

17-18
Pisu baxua

18-25
Pisu normala (osasuntsua)

25-30
Gehiegizko pisua (1.maila)

30-35
Gehiegizko pisu kronikoa (2.maila)

35-40
Gizentasun premorbidoa (3.maila)

>40
Gizentasun morbidoa (4.maila)


Jakin badakigu, estatu mailan ume gizen gehiegi daudela, baina azken boladan egin diren ikerketen emaitzek ez dute aldaketarik iragartzen. Egia da umeen dietak ez direla kasu askotan aproposenak, baina adituek diotenaren arabera, ez da hori arazo nagusia. Haien ustetan, gaur egun ezin zaio ume bati orain dela 50 urte jarriko litzaiokeen dieta. Zergatik?

Orain dela 50 urte zeuden umeak, egunero joaten ziren kalera, parkera, zelaietara... lagunekin jolastera. Gaur egungoak berriz, etxean ematen dituzte asteko arratsalde asko. 17.000 umeri, 7 komunitate autonomoetan egindako ikerketaren ondoren, ondorioztatu da, %31ak ez dutela eskolaz kanpoko jarduerarik egiten eta %43ak ez du eskolaz kanpoko eremuetan jolasten.

Kasu honetan, kontzientziazioak paper garrantzitsua dauka, baina bideo jokoek? Ordenagailuek? Telebistak? Izugarrizko eragina daukate aparailu hauek haurren aisialdian.

Denborapasa hauek, sedentarismoa sustatzen dute eta gainera, sozializazio prozesua galarazten dute. Umeak, konsolarekin jolasten daudenean edota telebista ikusten, ez dira beste pertsonekin harremantzen eta hori bere identitate eta izaeraren garapenerako kaltegarria izan liteke. Hala ere, Iowan egindako ikerketa baten arabera, biolentoak ez diren biodeojoek sozializazio ahalmena hobetzen dute.

Horregatik, nire ustez, kontuan hartu beharko genituzke, astean ariketa fisikoari eskaintzen diogun denbora eta gure elikaduraren oreka norainokoa den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario