Haitin emandako lurrikarak izugarrizko kolpea eman dio berez txiroa zen herrialdeari. Karibeko lurralde honetan, dena dago hankaz gora. Bideo honetan ikus daitekeenez, umeek tragediaren alde gogorrena ere bizitzen ari dira.
Teleberrietan esan dutenez, eraikinen azpian zazpi egun eman ondoren, neba-arreba bikotea salbatu dituzte. Haien ustez, hitz egiten egotea eta batez ere bata bestearekin egotea izan dira bizirik irautearen arrazoi nagusiak.
Hau ikusita, jada egiten ari diren laguntza kanpainak inoiz baino gehiago bermatu behar dira. Lan handia dago egiteko, baina denon artean jende honen etorkizuna hobe dezakegu.
eskerrik asko informazioagatik,horrela segi,balio asko du-eta DBH-ko ikasleentzat.
ResponderEliminarIKASLE BAT