2010/01/21

Musika

Talde lana

Hau, talde lanean egin beharreko Power Point aurkezpena da. Sentsibilizazio proiektu bat egitea izan da gure asmoa.
Drogak
View more presentations from saitxu.

2010/01/20

Abesti bat mozteko tutoriala

Youtubera nik igotako bideoa

Ume batek Hegoamerikan larrialdi zerbitzuetara egindako deia

Ume goiztiarrak

Burua gorputza baino handiago daukate. Azala fina eta distiratsua, zainak eta arteriak agerian utzitz. Beste umeekin alderatuz txikiagoak dira.




Erditze goiztiarrak daukan arazo nagusiena, haurtxoak bere barruko organoen heltze prozesuari aurre egin beharko diola da. Batzuek ez dute lortzen eta horrek eztabaida sortzen du hainbat kasutan: bidezkoa al da haien sufrimendua eta era berean bizi itxaropena luzaraztea?

Gizakia ez den beste ezpeziak ez dira kapazak erditze goiztiarrak izateko, 40 aste bete aurretik jaiota ere biziraun dezaketelarik. Biriketan dago gakoa. Birikak, 34-35.asteetan garatzen dira eta horrek abantaila suposatzen du haurra biziraun dezan.

Horri esker, 34-35 asterekin jaiotzen diren haurrak, inkubagailuarekin egotearekin biziraun dezakete.


Hala ere, badaude bizitza osorako atzetikoak izaten dituztenak: malformazioak, defizit kognitiboa, organo garrantzitsuen funtzionamendu txarra...

Bigarren bitakoraren aipamena


Blog honetan, Bullyingari buruz hitz egiten da.
Bullying hitza, azken garaietan behin eta berriz komunikabideetan entzuten da.
Eskola garaian ematen den fenomenoa denez gero, haurrek sufritzen duten egoera da.
Hala ere, artikulu gehiago jarriko balituzke, osatuago egongo zen.

Bullying-ari buruz Slideshare webgunean igo dudan power point aurkezpena.

Haitiko umeak



Haitin emandako lurrikarak izugarrizko kolpea eman dio berez txiroa zen herrialdeari. Karibeko lurralde honetan, dena dago hankaz gora. Bideo honetan ikus daitekeenez, umeek tragediaren alde gogorrena ere bizitzen ari dira.

Teleberrietan esan dutenez, eraikinen azpian zazpi egun eman ondoren, neba-arreba bikotea salbatu dituzte. Haien ustez, hitz egiten egotea eta batez ere bata bestearekin egotea izan dira bizirik irautearen arrazoi nagusiak.

Hau ikusita, jada egiten ari diren laguntza kanpainak inoiz baino gehiago bermatu behar dira. Lan handia dago egiteko, baina denon artean jende honen etorkizuna hobe dezakegu.

Lehenengo bitakoraren aipamena



Hau, http://adintxikikoak-indarkeria.blogspot.com/ blogeko bitakora da.

Blog honetan, adin txikikoen kontrako indarkeriaz hitz egiten da eta bertan artikuluak, bideoak, power point aurkezpenak, etab. aurki daitezke.

Informazio nahiko lor daiteke, hala nola, haurren eskubideak, komunikabideek gaiarekiko daukaten trataera...


Gainera, bisitariek betetzeko galdetegi baten bitartez bloga balora daiteke eta hau hobetzeko proposamenak egin daitezke.

Bestalde, blogetik asko gustatu zaidan, bertan dagoen bideo bat. Argazkian ikus daitekeen bezala, umeen kontrako agresioari buruz aritzen da.
Umea marrazki biiduna dela aprobetxatuz, hiperbole baten bidez, gaiaren boztirtasuna azaltzen du.

2010/01/19

Unibertsitatearen kokapena


Euskal Herriko Magisteritza eskola map

Barbara Harris, eztabaidaren sortzailea

Orain dela 20 urte, Amerikako Estatu Batuetan, Project Prevention edo CRACK izeneko proiektu bat sortu zuen Barbara Harrisek. Bera geihago ezagutzeko entrebista bat egin zioten.
Proiektu honen helburua, drogazaleek umearik ez izatea da. Basektomia edo tronpen ligaduraren truke, 200 euro ematen dituzte.
Haien publizitatean, «Sométete al control de natalidad y consigue dinero» bezalako esaldiak aurki daitezke, informazioa eskuratzeko eta proiektuan parte hartzeko telefono batekin batera.

Eskubide zibilen defendatzaileak, kontra agertu dira horrelako iniziatibaren aurrean. Hainbat hamarkadetan zehar AEBetan aplikatu den eugenesiarekin konparatzen dute ekintza hau.

Barbara Harris, haur bat dauka adoptatuta, guraso Crackzaleak zituena. Bere ustez, bere programak ez du inor ezertara behartzen. Bere asmoa, AEBetan urtero jaiotzen diren, guraso alkoholiko edo drogazale dauzkaten, 739.000 haurren sufrimendua sahiestea da.

Orain arte, 833 emakume eta 21 gizon drogazalek "saria" lortu dute. 369 pertsona esterilizatu dira eta gainerakoek epe luzerako natalitate kontrola aukeratu dute, hala nola, Depo-Provera xiringadak.

Ondorioz, bi ikuspegi nagusi bereiz daitezke kasu honetan. Alde batetik, umeen sufrimendua sahiesteko, jaiotzen eragozpena sustatzen dutenak daude. Bestalde, haurrak izateko aukera 200 euro baino gauza baliotsuagoa dela defendatzen dutenak.
Barne gogoeta egin eta ama edo aita izatearen esperientzia, umea abstinentzia sindromearekin (beste gauzetaz aparte) jaiotzearen aukerarekin alderatu.

Dieta txarra edo sedentarismoa?

Gizentasun infantila, gaur egun gure gizarteko arazo larri bat da. Estatu Espainoleko, 3 eta 5 urte tarteko %7ak sufritzen du gaitz hau. Gainera, adin tarte horren %10.28ak gehiegizko pisua dauka. 6 eta 12 urte tarteko umeen artean, berriz, %13ak gehiegizko pisua dauka eta %10ak gizentasuna.

Gorputzaren masa indizea (GMI), matematika formula erraz batez kalkula daiteke. Formula hori, norberaren pisua (kg), zati altuera (cm), ber bi da. Emaitza, ondorengo taulan koka daiteke.

GMI
Egoera
<16
Ingresatzeko

16-17
Infrapisua

17-18
Pisu baxua

18-25
Pisu normala (osasuntsua)

25-30
Gehiegizko pisua (1.maila)

30-35
Gehiegizko pisu kronikoa (2.maila)

35-40
Gizentasun premorbidoa (3.maila)

>40
Gizentasun morbidoa (4.maila)


Jakin badakigu, estatu mailan ume gizen gehiegi daudela, baina azken boladan egin diren ikerketen emaitzek ez dute aldaketarik iragartzen. Egia da umeen dietak ez direla kasu askotan aproposenak, baina adituek diotenaren arabera, ez da hori arazo nagusia. Haien ustetan, gaur egun ezin zaio ume bati orain dela 50 urte jarriko litzaiokeen dieta. Zergatik?

Orain dela 50 urte zeuden umeak, egunero joaten ziren kalera, parkera, zelaietara... lagunekin jolastera. Gaur egungoak berriz, etxean ematen dituzte asteko arratsalde asko. 17.000 umeri, 7 komunitate autonomoetan egindako ikerketaren ondoren, ondorioztatu da, %31ak ez dutela eskolaz kanpoko jarduerarik egiten eta %43ak ez du eskolaz kanpoko eremuetan jolasten.

Kasu honetan, kontzientziazioak paper garrantzitsua dauka, baina bideo jokoek? Ordenagailuek? Telebistak? Izugarrizko eragina daukate aparailu hauek haurren aisialdian.

Denborapasa hauek, sedentarismoa sustatzen dute eta gainera, sozializazio prozesua galarazten dute. Umeak, konsolarekin jolasten daudenean edota telebista ikusten, ez dira beste pertsonekin harremantzen eta hori bere identitate eta izaeraren garapenerako kaltegarria izan liteke. Hala ere, Iowan egindako ikerketa baten arabera, biolentoak ez diren biodeojoek sozializazio ahalmena hobetzen dute.

Horregatik, nire ustez, kontuan hartu beharko genituzke, astean ariketa fisikoari eskaintzen diogun denbora eta gure elikaduraren oreka norainokoa den.

2009/12/27

Munduko umeak

Denak dira berdinak!

Lotsagarria

Haurren esplotazio laborala, onartu ezin daitekeen errealidadea

Hirugarren munduko herrialdeetan, laboralki esplotatuak izaten diren haurren kopuruaren hazkundea izugarria da gaur egun.


Asia hegoaldean, 100 milioi haur baino gehiago daude lan neketsuak egiten eta horietariko %20ak egunero 13 orduz aritzen dira, hilabetero 15-20 euro besterik ez irabazteko.
Hego Amerikan ordea,  5 eta 16 urte tarteko 17 milioi haurrek lan egiten dute, haien soldata, familia osoko soldataren %20 suposatzen duelarik.

Guzti hau kontuan hartuta, umeen eskulana helduena baino hiru aldiz merkeagoa da eta horrek, biztanleria heldu aktiboa langabezian egotea ekartzen ari da. Bestalde, lan egiten duten ume hauek ez dira eskolara joaten. Guzti horrek, atzeratua den herrialdea, garapena izan dezan oztopatzen du.

Gainera, haur hauek lan egiten duten baldintzak penagarriak dira, ez baitago inolako segurtasunik ez higienerik. Arrisku konstantean daude tuberkulosia, anemia, ultzerak, arnas arazoak eta absezuak bezalako gaitzak hartzeko.

Enpresa handiek irabazi asko lortzen dituzte eskulan merke honekin, produktuaren ekoizpena gero eta merkeagoa izanda, irabazia handiagoa izango baita. Nike zapatilen enpresa honetarako adibide bikaina da.

INTERVIDA fundazioak, herrialde aurreratuetako biztanleria kontzientziatzeko nahiarekin jarduten du. ONG laikoa, apartidista eta independientea da. Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean estatus kontsultibo berezia izatean lortu du eta bere helburua, munduko herrialde kaltetuenetako ume eta familien egoerak hobetzea da. Horretarako, hainbat proiektu garatu dituzte Perun, Bolivian, Guatemalan, El Salvadorren, Indian, Bangladeshen eta Malin.

Gaur egun, Estatu Espainoleko 260.000 familia inguruk apadrinazioaren bidez herrialde hauetako familiak laguntzen dituzte, baina INTERVIDAren ustetan, haurren esplotazio laborala, enpresen esku dago. Hau da, enpresek, kontrol handiagoa izan beharko lukete, Hirugarren Munduan haur eskulanaz ekoiztu den edozer salmentan ez jartzeko.

Hala ere, ez du pisu guztia enpresen gain jartzen. Herritarrok ere badaukagu zerezana gai honetan. Guk ez bagenitu produktu hauek erosiko eta haien kontrako jarrera erakutsiko bagenu, onura handia ekarriko genioke ume ustiatu horiei. Horregatik, ONG honek, kontzientziazio lan handia egiten ari da herrialde aurreratuetako jarrera kontsumistan.

2009/12/01

"El SIDA también es cosa de niños"

Minuturo ume bat hiltzen da munduan HIESa edo honek sorturiko gaixotasunengatik. Azkeneko irkerketen arabera, 2,6 milioi ume daude HIESaz kontagiatuta eta egunero zenbaki hau gorantza doa.

Horregatik, Unicef-ek eta Bartzelona Futbol Taldeak "El SIDA también es cosa de niños" kanpaina kaleratu dute. Orain dela 5 urte, elkar kolaborazioaren bitartez gai honen kontra egiteko akordiora iritsi ziren eta aurten ere, bete egin dute. Iniziatiba honekin, gizartea kontzientziatu nahi da, HIESa eta GIBa umeek ere sufritzen duten gaitza dela ohartaraziz, batez ere Afrika Subsaharianoan.

Abenduaren 29an jarri zen martxan kanpaina hau eta gaur, abenduak 1, HIESaren Kontrako Mundu Egunarekin bat etorriz, hainbat ekitaldi eta aktibidade burutuko dira kanpaina honetako irudia bihurtu denaren inguruan, Dubu hartzatxoa.


Kanpaina honek dauzkan gauza interesgarri askoren artean, web orri bat  ere gehitzen zaio. Bertan, umeek, HIESak hartzaroan daukan eragina ikusi eta ikasi ahal izango dute, beti ere, modu dinamiko batean.

Iiniziatiba honek proposatzen duen konponbideetako batzuk, prebentzio politika eraginkorra, landagune eta gune txikietarainoko irispideak eta garapenerako bidean dauden lurraldeetako osasun sistemen kalitatearen errefortzua direla esan beharrekoa da. Hiru neurri hauekin, HIESaren eta GIBaren prebentzioa eta gaixotasunaren tratamendua posible izango zen gaur egungo gaixoen egoera asko hobetuz eta etorkizunean gaixotzea prebenituz.



Gaixotasunaren hedaduraz ohartzeko, aipatzekoa da, testu honen lehenengo esaldia egia izanez gero, artikulu hau idatzi dudan bitartean 30 ume hil direla.

Mapa Kontzeptuala


2009/11/03

"Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" testuaren hausnarketa

Industria gizartetik gaur egungo ezagutzaren gizartera igarotzearen arrazoi nagusiak globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina eta ezagutzaren administrazioa dira.

Gaur egungo ezagutza gizarte honetarako, beharrezkoa da alfabetatze digitala, hau da, pertsonak gai izan behar dira informazioa ezagutza bihurtzeko. Informazioaren sailkapen eta aukeraketa egokia egiteko gai izan behar dira eta hau non aurkitu jakin behar dute. Informazio hori ezagutza nola bihurtu jakin behar dute eta hau aurkezteko eta kudeatzeko modua asmatu. Honetarako baliagarriak diren aplikazio ugari Web 2.0-n aurki daitezke.
Web 2.0, indibiduoa informazio kontsumitzaile soila izatetik, sortzaile izatera pasatzeko aukera ematen duen plataforma da. Parte hartzea, informazio elkartrukaketa edota berrerabilpena, eta jarrera aktiboa sustatzea da plataforma honen helburu nagusia, horretarako, Google Docs, posta, blog-ak, etab. bezalako aplikazioak eskaintzen ditu. Aplikazio hauen bi abantail nagusi, dohakoak eta erabiltzeko errazak direla dira. Gainera, software irekiak erabiltzea sustatzen du.

E-learning-ak edo Web 2.0-ren kontzeptua hezkuntzan aplikatzeak, abantailak ekarri ditu zalantzarik gabe. Hala nola, ezagutza berria sortzea eta ikaskuntza-komunitateak sortzea.
Horizon txostenaren bidez, urte bat, bi eta bost urteren epeetan emango diren aldaketen azterketa egiten da. 2008.urteko txostenean, jada hainbat lekutan erabiltzen diren oinarritik ekoitzitako bideoak eta lankidetza sareak aurreikusi ziren.

Hori guztia dela eta, gaur egun hezkuntzak daukan papera oso funtzeskoa da. Indibiduoa  prestatu behar du ezagutza gizartean moldatu ahal izateko. Horregatik, formakuntza hau hezkuntza sisteman barneratu beharko da eta baita helduentzako hezkuntzan ere, lan munduak dauzkan premiak asetzen ikasteko.

2009/10/20

Umeak


Umeak munduan

Sarrera hau froga bat egiteko besterik ez da